XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beti era asexualaz galtzen dira.

Alga hauetako talderik ezagunena diatomeena da, zelularen mintza silizez ongi hornitua dutenena, bi ataletako kutxa eginez.

Babes-estalki horrek poro asko ditu.

Neurri mikroskopikoa dute, eskuarki bakarrik bizi dira, ur hotzak nahiago dituzte eta bertako planktonaren osakide garrantzizkoak dira.

Klorofitoak Klorofito edo alga berdeak kolore horretakoak izaten dira, zelulabakarrak edo anitzak, eta itxura askotakoak.

Espezie mikroskopiko gehienak ur gezatakoak izaten dira, baina badira itsas talde ugari halako neurri handia izaten dutenak, itsas uhaza bezala (Ulva lactuca).

Zelulen zatiketaz ugaltzen dira edo, bestela, tipo sexualean, neurri ezberdineko gametoen fusioaz.

Alga talde hau oso hedaturik aurkitzen da Naturan.

Espezie mikroskopikoek aintziretako liska berdea osatzen eta zuhaitzen azala estaltzen dute.

Zunztsuak uholde eta ibaien zoruetan sarritan hazten dira.

Talde berekoak dira, halaber, itsasaldeko espezie arrunt asko ere.

Karofitoak Alga oso konplexuak dira eta egituraz batzutan fanerogamoen antza dute.

Gehienak berdeak dira eta ibai eta lakuen bazterretan maiz ageri dira, eta oso gutxi dira itsasoan bizi direnak.

Substratuari errizoideen bidez datxezkio eta era sexual edo asexualaz ugaltzen dira.

Feofitoak Berauek algarik handienak dira, espezie batzu 100 metrotaraino heltzen dira eta.

Klorofila daukaten arren, pigmentu marroiek berori ezkutatu egiten dute, eta horregatik alga arreak deritze.

Anitz espeziek merkatal interesa dute, giza elikadurarako edo gai ezberdinak (alginatoak, iodoa, etab.) lortzeko biltzen dira eta.

Kostaldeko hondoetan bizi diren neurri handiko espezieek enbor lodiak izaten dituzte, zenbait metrotako hostorrizko kukuletan amaitzen dutenak.

Alga hauetako gehientsuak itsasoan bizi dira, gutxi batzu ur gezatakoak badira ere.

Errodofitoak Talde honek, alga gorriak izenaz ere ezagutzen denak, bere baitan itsas ur sakonetako espezie tipikoak hartzen ditu, bertako argi urriaz beste espezie batzu bizitzerik ez duten lekuetakoak.

Kolorez gorriak dira, klorofila ere eduki arren.

Sexualki eta asexualki ugaltzen dira eta sorrera-txandaketarako ziklo oso korapilatsuak izaten dituzte.

Alga gorriek ekonomi garrantzi handia dute farmazi eta elikadur industrietarako.

Agar agar deritzona alga hauetatik lortzen da.

7-8. Algak mundu osoan hedaturik aurkitzen dira, bai ur gezetan (goian) eta bai itsasokoetan ere (behean) eta planktonaren ohizko osakideak izaten dira.